Bug-ak maiz amets gaizto bihurtzen dira aplikazio ezegonkorrekin "jolastea" atsegin zaigunei. Orohar, bug-ak zuzentzeko GNU/Linux-en patch sistema erabiltzen da; kontrolatzaile eta jokoetan batipat.
Aplikazioaren akatsa zuzentzeko era bat honako hau dugu:
Imaginatu Gaim-en beta bertsio bat probatzen ari garela, ohartu gara ikonoak ez dabiltzala ondo , eta bug-a baten bila hasi gara.
Google-n bilatu ondoreng honako web orriarekin topo egin dugu: http://kengruven.com/programs/gaim-patches/ , orduan ohartzen gara benetako bug-a dela.
diff fitxategia eskuragarri topatzen dugu, baina zer hori ? Akatsa zuzentzeko egin beharreko aldatekak gordetzen duen fitxategia da, zer kendu eta zer jarri esaten duena, zein fitxategi aldatu behar den era berean.
Ikonoekin akatsa dugunez ; http://kengruven.com/programs/gaim-patches/gaim-icons-patch.diff
fitxategia jaitsiko dugu.
Akatsa zuzendu ahala izateko honako hau idatziko dugu kontsolan :
patch -p1 < gaim-icos-patch.diff
Aldaketak desegin nahi izan ezkero honako hau idatziko genuke :
patch -R < gaim-icos-patch.diff
Informazio gehiagorako : man patch |