euskalsource.net
Zenbat gibibyte ditu zure disko gogorrak?
Bai gibibyte eta ez gigabyte, honela galdetu beharko genuke gure lagunei jakiteko zein den haien diskoen neurri erreala. Urtarrileko 1999. urtean IECak (International Electrotechnical Commission) argitaratu zituen kibi-, mebi-, gibi aurrizkiak eta haien sinboloak Ki, Mi, Gi kantitate binariak espezifikatzeko. Honen zergaitia? Oso erreza aurrizki hauek nazioarteko sistemarekin talka egiten zuen. Denok dakigu nahiz eta fisika gainditu nahiko larri kilo = 103, mega=106 eta giga=109 zela. Baina informatikan nahiz eta aurrizki berdinak izan emaitzak ez dira berdinak kilo = 210, mega=220 eta giga=230. Laburtuz dendan 30GB disko bat erosten badut errealitatean 28GB edo hobeto esanda 28GiB-eko kapazitatea eukiko du. Nahaste honen errua fabrikatzaileak aurreko adibidea ikusita askoz hobeto saltzen esanez baduzula 30GB-ko disko bat eta gainera 2GB aurreztu. Eta honela ere telekomunizazioetan eta abar. Informazio gehiago nahi baduzu: Wikipedian IEC-ko normativa ofiziala argazkiak/beste-zeozer.jpeg
amilla Idatzia, 2006-04-06 an


Euskalsource-ra itzuli